Zer bizitza erabilgarri du nire arropak?/Bizi al daiteke nire arropa ni baino urtte gehiago?

 DBHrako MATERIALA

Ikasleek taldean lan egitea da asmoa, interesatzen zaien gai bati buruzko informazioa aurkitzen lagunduz; izan ere, gazte askok fast fashion kontsu­mitzen dute, kontsumitzeko modu ho­rrek beste pertsona batzuentzat eta planetarentzat duen garrantziaz ja­betu gabe.


Gure bizimoduak zuzenean eta zeharka eragiten du beste pertsona batzuen bizitzan eta ingurumenean.

DBHko 4. maila BIOLOGIA ETA GEOLOGIAN

Helburuak

  • Gure bizimoduak gizonen eta emakumeen bizitzan eta ingurumenean nola uzten duen arrastoa eta nola eragiten duen deskubritzea.
  • Nola eragiten duen gure kontsumoak aztarna ekologikoan eta klima-aldaketan.
  • Pertsonak eta ingurumena kaltetu gabe erosteko hurbileko alternatibak ezagutzea
  • Nola egin diezaiokegu ekarpena 2030 Agendari (GIH)