Gure kontsumoak gizonen eta emakumeen bizitzan eta ingurumenean duen eragina.

Urtean milaka milioi kamiseta egiten dira mundu osoan, nahiz eta horietako askok bizitza erabilgarri laburregia izan eta zaborraren saskian behar baino lehenago amaitzen duten. Kamiseta bat merkea da, baina haren prezioak ez du esan nahi kamiseta hori ekoizten duten pertsonen osasunak – gehienak emakumeak – eta ingurumenean duen eraginak zer kostu dituzten.


ZEUK AUKERATZEN DUZU

BIGARREN HEZKUNTZARAKO MATERIALA (12 eta 16 urte bitarteko gazteak)

Proposamena Garapen Jasangarriko Helburuen adierazpenean kokatzen da. Helburu horiek 2015ean onartu zituzten 193 herrialdetako gobernuek, eta 2030 baino lehen bete beharreko helburu zehatzak dituen agenda argi bat ezartzen dute. Bidezko Merkataritzak eta Garapen Iraunkorreko Helburuek helburu eta planteamendu berberak dituzte. Biek ala biek erantzun integrala emateko beharra dute oinarri, garapen iraunkorra bultzatzeko, arlo pertsonaletik, ekonomikotik, sozialetik eta ekologikotik abiatuta.


ZER DAGO NIRE GALLETEN ATZEAN?

BIGARREN HEZKUNTZARAKO MATERIALA (12 eta 16 urte bitarteko gazteak)

Helburuak:

  • Kontsumitzen ditugun produktuei buruz daukagun informazio eskasaz jabetzea.
  • Kontsumitzeko orduan jarrera kritikoagoa eta arduratsuagoa hartzea, gure kontsumo-objektuak nork eta nola produzitu dituzten kezkatuz.