Kidenda Elkartea da bidezko merkataritzako proiektu bat, Bizkai lurraldean lan egiten duena. Bilboko Caritasek, Elizbarrutiko Misioek eta Alboan Fundazioak sustatzen dute. Proiektua 90eko hamarkadaren amaieran jaio zen Caritas eta Misioen talde sarearen bidez, tresna solidario gisa pobreziaren aurka borrokatzeko asmoz. Kidenda Elkartea ez zen sortu 2002. urtera arte, eta saltoki bat ireki zen Bilbon lurraldeko taldeei hobeto erantzuteko eta bidezko merkataritza zein kontsumo arduratsua herritar guztiengana hurbiltzeko gogoz.
Kidenda bidezko merkataritzan dihardu hiru lerroren aldetik:
- Ekonomia solidario eta iraunkorretik; horrek apustu egiten du produkzio, komertzializazio eta kontsumoko harreman zuzenagoen alde gizon-emakume guztientzat eta gure lurrarentzat.
- Kooperaziotik beste herrialde batzuekin batera; komertzializazioko ekimenak babesten ditu, bidezko merkataritza eta ekonomia solidarioko mugimenduaren barruan antolatuak, eta agerian jartzen ditu, batez ere, emakumeek gauzatzen dituzten ekimenak.
- Sentsibilizazio eta heziketatik, kristau komunitatearen aldetik bereziki eta gizartetik oro har, errealitate globalari, gaur egungo ekonomi sistemari eta haren eraginari buruz gizon-emakumeetan eta ingurumenean, eta azkenik kontsumo arduratsuari buruz aldatzeko tresna gisa.
Horretarako, hiru zutabetan oinarritzen gara:
- sentsibilizazioa eta heziketa jendearentzat, bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuaren aukera jakinarazteko genero ikuspuntutik
- komertzializazioa bidezko merkataritzako produktuena zein tokiko produktuena
- boluntariotza konpromisoaren eragile gisa mundu zuzenago baten alde.